
Etorkizuneko mugikortasun jasangarria
Irizarren funtsezko aktorea izan nahi dugu etorkizuneko mugikortasun iraunkorrean. Horretarako, deskarbonizazioan, hirien elektrifikazioan eta gure ibilgailuen kontsumo eta emisioak murriztean oinarritzen ditugu gure ahalegin guztiak.
Karga soluzioak
Hainbat karga aukera interoperagarri eskaintzen ditugu bezeroek dituzten baldintzatzaileei erantzuteko, bai potentzia, bai espazio eta eragiketa mugei dagokionez.

Karga kotxetegietan
Errazena eta tradizionalena da, non konbo 2 konektore bat ibilgailura eskuz konektatzen den edo pantografo baten bidez automatikoki. Ibilgailuak potentzia txikietan kargatzeko aukera ematen du, eta 50 kw-tik 150 kw-ra dago eskuragarri, bai outdoor zein indoor modeloetan.

Pantografoa kotxetegietan
Kotxetegietan karga motela osorik automatizatzeko aukera, aparkatzeko espazioen gainetik instalatutako pantografoak martxan jarriz (bottom up zein top down), operadore batek eskuz ordezkatuz korrontea hartzeko modua.

Karga sistema adimentsua
Irtenbide pertsonalizatua da, kotxetegiko kargarako baldintza/murrizketa guztiak eraginkortasunez kudeatzen dituena. Flotak dituen karga beharrak identifikatzen ditu, horrela eskatutako potentzia totala optimizatzeko.

Pantografoa sabaian
Ibilgailuaren sabaian instalatutako mekanismo artikulatua eta kargagailuari konektatutako eta egitura edo zutoin egokitu batean dagoen ganga bat. Ibilgailuak bateriak kargatzea eskatzen duenean, pantografoaren besoa zabaldu eta konexio egokiak ezartzen ditu.

Pantografo alderantzikatua
Pantografoaren zati mugikorra karga azpiegituraren zutoinean txertatuta geratzen da. Ibilgailuak pieza osagarri bakarra behar du kargatu ahal izateko. Ibilgailua minutu gutxitan kargatzen da.